Skip to main content
BerriakGEKGizarte Ekintza

Emailerik gabe ez dago transplanterik

By 27 de May de 2022August 17th, 2022No Comments1 Irakurketa-minutuak

ALCER ÁLAVA elkartea El Boulevarden izango da ekainaren 1ean nazio-mailako organo- eta ehun-emailearen eguna dela eta. Zentroak stand solidarioa jarriko du beheko solairuko erdiko plazan.

Transplanteak egiteko trabarik handiena emaile falta da. Organoak lortzeko aukerak murritz-murritzak dira, ospitaleetan zendutakoen %1ak bakarrik betetzen baititu organoak era eraginkorrean emateko baldintzak.

NORK EMAN DITZAKE ORGANOAK?

Baldintza aproposetan zenduz gero, bere organoak transplanterako erabilgarri izateko nahia adierazten duen orok. Edo zendu-berri den familiarteko baten organoak era altruistan eman nahi dituzten pertsonek. Beraz, zu zeu izan zaitezke emailea.

ZURE BIZITZAZ HARATAGO BIZI

Beheko solairuko erdiko plazan dagoen zentroaren stand solidarioan elkartasunezko ekintza honi buruz, organoak emateari buruz, gehiago ikas dezakezu. Gainera, stand horretan Emaitzarako formularioa betetzeko aukera izango duzu eta horrela, bizitza eman ahal izango duzu.

Zure ardura indibiduala lagungarri izan daiteke zu zendutakoan beste pertsona batzuek bizirik jarrai dezaten.

PERTSONA ASKOREN ITXAROPENA ZURE ESKU DAGO

Tiendas
Restauración
Ocio
Cómo llegar