Beste urtebetez STOP BIDE INDARKERIA “Bide Segurtasunaren Defentsarako Euskal Elkartea” elkartearekin elkarlanean arit gara IKUSI ETA IKASI erakusketa merkataritza-gunean kokatzeko.
Abuztuaren 1etik 21era “Bide-bizikidetza seguru eta jasangarrirako kalitatezko espazio publiko baten alde” erakusketa Ibiltaria jarriko da Nodal Plazan, lehen solairuan.
Erakusketa hiru Foru Aldundiek, Eusko Jaurlaritzak eta Seguros Lagun Arok finantzatutako sentsibilizazio proiektua da. Proiektuaren lehen zatia Argazki Lehiaketa bat izan zen, eta, ondoren, Euskadiko hainbat lekutan zehar ibili ziren 12 argazki finalisten erakusketa.
Gunea argazkiz osaturiko zazpi panelek eta informazio panel batek osatzen dute, argazki bakoitzetik igortzen den mezuari buruz.