Skip to main content
BlogaErrezetak

FRUTA ETA ZEREALEZKO BARRATXOAK

By 15 de September de 2022October 5th, 2022No Comments2 Irakurketa-minutuak

Irailarekin batera hainbeste beldurtzen (edo pozten) gaituen eskolara itzultzeko unea ere bada. Errutinei eta ordutegiei berrekiteko unea ere bada, eta menuak pentsatzen eta antolatzen hasi behar izaten dugu. Zer pentsa handia ematen diguna txikienei eskolako hamaiketako edo merienda gisa zer eraman izaten da: alde batetik, gustukoa izan dadin nahi dugu, baina bestetik, osasungarria izatea ere nahi dugu, baina gehiegi konplikatu gabe. Eta hori ez da haurren kasuan soilik gertatzen, goiz erdian jateko lanera zer eraman ere ez dugu jakiten.

Hilaren 9an eskolara itzultzeko tailerra egin genuen ideia batzuk ikasteko, baina zenbaitek ezin izan zuten joan, eta errezeta oso erraz, osasungarri eta gozoa partekatu nahi dugu zuekin, etxean presta dezazuen. Izugarri gustatuko zaizkizuen fruta eta zerealezko barratxo batzuk dira. 2 osagai besterik ez dituzue behar eta ordu erdi baino gutxiagoan prest izango dituzue.

IMG_4188

Osagaiak

• Abrikotak edo platanoa (kasu honetan, 400 g inguru)
• Mueslia: frutaren pisuaren erdia (kasu honetan, 200 g)

Prestaketa

1.- Labea berotzen jarriko dugu 180 ºC-tan.

2.- Abrikotak erabili behar baditugu, hezurra kendu eta gero pisatuko ditugu, zenbat muesli beharko dugun jakiteko.

3.- Fruta irabigailuarekin edo elikagai-prozesagailu batekin birrinduko dugu, pure lodi bat geratu arte.

4.- Mueslia koilara edo espatula batekin nahastuko dugu.

5.- Masarekin bola batzuk egin eta landare-paperarekin estalitako erretilu baten gainean utziko ditugu. Koilara baten laguntzarekin, masa oso itsaskorra delako. Zertxobait zanpatuko dugu gaileta-forma emateko.

6.- Labean edukiko ditugu 12 minutuz.

IMG_4196

Oharra:

• fruta deshidratatu egiten da labean gaileta “pegatzeko”. Ur askoko fruta bat erabiltzen baduzue, gehiago kostako zaizue forma emateko eta denbora gehiago beharko da deshidratatzeko, baina proba liteke.
• nik erabilitako mueslieak deshidratatutako gereziak eta txokolate beltza ere bazituen.
• olo-malutak edo beste edozein muesli ere erabil ditzakezue.
• fruta eta zerealez gain, fruitu lehorrak, txokolate zatitxoak, sagar zatitxoak eta abar ere gehi ditzakezu nahastean.
• fruta oso heldua egon behar du biguna egoteko eta, batez ere, zapore gozoagoa edukitzeko.

Ikusten duzue, oso errezeta gozoa da. Ziur probatuz gero, berriz egin nahiko duzuela! Beti esaten dizuedan moduan, errezeta hau egiteko beharrezko osagai guztiak El Boulevard-eko Eroskin aurkituko dituzuela. Eta gogoratu familian egiteko tailerrak egiten jarraitzen dugula. Ez ahaztu hurrengo datarekin!

Iratxe

Tiendas
Restauración
Ocio
Cómo llegar