Skip to main content
BlogaKirol

IBILBIDEAK GASTEIZETIK GERTU UDAZKEN HONETAN GOZATZEKO

By 16 de November de 2022No Comments3 Irakurketa-minutuak

Udazkena garai ona da xendazaletasuna praktikatzeko eta mendi irteerak egiteko. Egunak laburragoak izan arren eta hotz egiten hasi arren, basoak jantzi dotorez apaintzen dira eta gozatzea merezi duen kolorez betetako paisaiak eskaintzen dizkigute. Hemen, Gasteizen zorte handia dugu, hiritik oso gertu paraje benetan ikusgarriak baititugu naturaz gozatzeko.

Hilabete honetako postean hiru ibilaldi proposatuko dizkizuegu, garai berezi honetaz gozatu ahal izateko urruti joan gabe. Batzuetan, gainera, ibilbidearen bertsio labur bat, haurrekin egiteko, eta luze bat proposatuko dizuegu.

Goros kobazuloa

Goros kobazuloa Arabako ezezagunenetako eta garrantzitsuenetako bat da. Kobazuloa harkaitzean zizelkatuta dago eta naturatik ibilbide polit eta lasai bat eginda iritsiko gara bertara. Laña ibaiaren iturburua da, ibaia Otogoien, Otobarren, Martioda, Mendoza eta Tresponde herrietatik igarotzen da, eta ibilbidean aurrerago Zadorra ibaiari ematen dizkio bere urak.

Kobazulo hau ezagutzeko, 5 km inguruko ibilbide zuzen bat aukeratu dezakegu, oso aproposa haurrekin egiteko, edo ibilbide zirkular luzeago bat egin, Santa Marina ermitatik Ganaltoko gurutzetik eta Olaza muinotik igaroz.

Ibilbidea Otogoienen hasten da, elizan. Hemen, kanpai-hormari bizkarra emanez errepidetik abiatuko gara marka zuri eta gorriak jarraituz. Herria amaitzean lurrezko pista batean sartuko gara eta berehala gurutzatu beharko dugu metalezko hesi bat. Hortik bide nagusia jarraitu besterik ez dugu. Iristear gaudenean, harriekin marraztutako gezi handi bat ikusiko dugu lurrean: jarraitu eta gure helmugara iritsiko gara.

Betoñu Haitzera kolada

Ibilbide hau Errioxa Arabako hiriarekin lotzen zuen bide zahar batetik doa. Merkataritza mugimendu handia izan zuen ganadua, ardoa eta beste nekazal produktu batzuk trukatzera zuen hirira jaisten zirenen artean. Bidean oraindik ere aurki ditzakegu harriztatutako zatiak, bertatik igaro ziren mendeetan zehar goraino betetako gurdiak.

Esteka honetan aurkituko duzue ibilbidearen deskribapen xehatua. Ikusten duzuen moduan, nahiko luzea da, baina motzagoa ere egin daiteke Monasterioguren-en hasita, ibilbide zirkularra egin gabe.

Ehun urteko haritzen eta Zadorrako iturrien ibilbidea

Egia esan, bi ibilbide dira Munain eta Okariz herrien artean. Ehun urteko haritzen ibilbidea bakarrik egin daiteke, 6,6 kilometroko luzera duena, edo bi ibilbideak batu, 11,1 kilometrokoa. Ibilbide hau ikusgarria da, 5 mendeko antzinatasuna duten 508 zuhaitz baitaude. Horietako zeinbait benetan ikaragarriak dira. Ibilbidea luzatzen badugu, Zadorra ibaiko iturburura iritsiko gara.

Esteka honetan aurkituko duzue bi ibilbideen mapa xehatua, arazorik gabe egiteko ibilbideak.

Animatu post honetan proposatu dizuegun hiru ibilbideetako edozein egitera, ziur gozatuko duzuela. Gainera, gure ingurua hobeto ezagutzeko modu ezin hobea da, inguratzen gaituen naturaz gozatuz. Zeren eta, ba al dago basoan ibilaldi bat egitea baino gauza lasaigarriagorik?

Hurrenera arte!

Tiendas
Restauración
Ocio
Cómo llegar