Skip to main content
BlogaModa

OSPATU GUREKIN BLACK FRIDAY!

By 2022eko azaroaren 21aNo Comments2 Irakurketa-minutuak

Eta ia konturatu gabe hortxe dugu berriro ere Black Friday.  Aurten datorren azaroaren 25ean eta 26an ospatuko dugu gure Merktaritza-gune gogokoenean.

Eta bai, beste behin ere esne-mamitan ospatuko dugu! Aurten sekulako planaz gozatu ahal izango dugu zuk eta nik. Nola? El Boulevard merkataritza-guneak eta nik bat egin dugu zuretzat eta zuk aukeratzen duzun beste batentzat irudi-saio bat zozketatzeko, baita personal shopper-arekin ibilbide bat eta bakoitzari 100 euro emango dizkizuegu gainera!

Sakatu esteka hau

https://www.instagram.com/p/CkqELOxKGz8/

Merktaritza-guneak Instagramen egin duen azken argitalpena da. Sakatu “atsegin dut”, jarraitu merkataritza-guneari sare sozial horretan eta aipatu zein bi lagunekin gustatuko litzaizukeen esperientzia hau bizitzea.  Eta kito!

Gainera, bi egunetako batean merkataritza-gunera joaten bazara, “arraskatu eta irabazi” kupoiekin parte hartu ahal izango duzu dendetan, eta iPhone bat eta hainbat erosketa-kupoi eskuratu ahal izango dituzu.

Bihurtu “ostiral beltza” erosketa-egun bikain batez gozatzeko aukera. Gabonetako erosketak prestatzeko une ezin hobea da, eskaintza bikainak egingo dira-eta.

Hori bai, ezin dut mezu hau data hauei etekin guztia ateratzeko gomendiorik eman gabe amaitu:

  • Ez erosi beherapena duelako soilik. Behar ez baduzu, merke askoa izangatik, garesti aterako zaizu.
  • Egin behar duzunaren zerrenda bat, eta erosi zerrenda horretan dagoena soilik

Levi´s

  • Kalitate handiko artikuluak soilik dira benetako “mauka”. Duten prezioak ez dizu urte guztiak eskuratzen uzten eta, horregatik, egun hauek une egokia izan daitezke horrelako zerbait lortzeko.

Pandora

 

  • Joeretan soilik arreta jarri gabe, egin benetan ongi geratzen den horren alde.

Natura

 

Eta azkenik, baina ez garrantzi gutxiago duelako! 40 Principales-eko DJaz gozatu ahal izango duzu, egunari soinu-banda jartzeko musikarik onena pintxatzeaz arduratuko baita.

 

Plan ona da, ezta?  Badakizu, egon adi Merktaritza-gunearen sare sozialei eta… zure zain egongo gara!

Ordura arte…

Izan zoriontsu!

 

Inma Espizua / Abasedestilo

Tiendas
Restauración
Ocio
Cómo llegar
Centro Comercial El Boulevard
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientziarik hoberena eskaintzeko. Cookieen informazioa nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio betetzen dituzte, hala nola ezagutu egiten zaituzte webgunera itzultzen bazara, edo gure taldeak webguneko zein atal interesatzen zaizkizun eta erabiltzen dituzun ulertzen laguntzen die.