VIP sarrera bikoitzak zozketatuko ditugu gure taldeek Mendizorrotzan eta Buesa Arenan jokatzen dituzten partidez gozatzeko

Kirol-denboraldi zirraragarria martxan da dagoeneko! Eta El Boulevarden gure taldeekiko pasioa modu oso berezian bizitzea nahi dugu. Beste urte batez, VIP sarrera bikoitzak zozketatuko ditugu, Deportivo Alavés eta Baskonia etxean jokatzen dutenean ahalik eta gehien goza dezazun.
Irudikatzen al duzu zure taldea eremu esklusibo batetik animatzea eta, gainera, VIP aretora sartzeko aukera izatea? Bete ezazu ametsa El Boulevarden!
Parte hartzea oso erraza da:
- Sartu gure El Boulevard APPan eta, oraindik erabiltzailea ez bazara, erregistratu doan Klubaren abantaila guztiez gozatzeko.
- Bilatu APPan hurrengo partidari dagokion zozketaren albistea.
- Partekatu zure sare sozialetan edo esperientziaz gozatzera joan nahiko zenukeen pertsonarekin.
- Prest! Zenbat eta gehiagotan partekatu albistea, orduan eta aukera gehiago izango dituzu irabazteko.
Partida bakoitzean VIP sarrera bikoitz bana zozketatuko dugu: bata parte hartzen duten Klub App-eko erabiltzaileen artean, eta bestea El Boulevarreko APPan erregistratuta dauden eta albistea partekatzen duten langileen artean.
Partidaz gozatzeaz gain, irabazleek VIP aretora sartzeko aukera izango dute. Bertan, partida hasi aurretik, atsedenaldian eta partida amaitu ondoren jan eta edan ahal izango dute.
Irabazleen izenak albiste honetan bertan argitaratuko ditugu, eta email bidez ere jasoko dute jakinarazpena. Beraz, Klubeko kide bazara, gogoratu zure datuak eguneratuta izatea. Kontsultatu parte hartzeko legezko oinarriak hemen.
👉Zeren zain zaude mailaz igotzeko? Deskargatu El Boulevard APPa, parte hartu argitaratuko ditugun zozketetan eta bizi VIP esperientziarik onena Baskonia eta Deportivo Alavésekin batera.
Aupa Baskonia! Gora Alavés!
