Egin gure Belaunaldien arteko Inteligentzia testa eta jakin ea zure intergenerational prime-an zauden 😉

El Boulevarden uste dugu ideiarik onenak belaunaldi desberdinak elkartzen direnean sortzen direla. Horregatik, InteligencIA Generacional ekimenarekin bat egiten dugu, CBREren Caring for Communities programaren barruan kokatzen dena, eta oso ideia sinple bat nabarmentzen duena: ezagutzak partekatzen ditugunean, denok irabazten dugu.🥳
Adimen Artifiziala nonahi dagoen garai honetan, benetan berezi egiten gaituenean jarri nahi dugu arreta: giza adimenean, esperientziatik, jakin-minetik eta elkarrekin ikasten dugun guztitik sortzen den horretan.
Egin testa eta konektatu beste belaunaldiekin
Parte hartu testean zure profila ezagutzeko eta beste belaunaldiekin nola harremanetan jartzen zaren jakiteko. Oso erraza da eta minutu gutxi batzuk baino ez dizkizu hartuko!🧠🤖
👉 Egin Testa orain eta ezagutu zure belaunaldien arteko indizea… ez geratzeko six seven! Zeren zain zaude?
Ezagutu BIZIHABI programa: belaunaldien arteko etxebizitza partekatuak
Kanpaina honen bidez, El Boulevarden BIZIHABI programa ere babestu eta ezagutarazi nahi dugu. Eusko Jaurlaritzak sustatua eta Kuvu-k kudeatua, belaunaldi desberdinen arteko bizikidetza sustatzen du etxebizitza partekatuen bidez.
Bizihabik 65 urtetik gorako pertsonak (gela libreekin) eta ostatua bilatzen duten gazteak konektatzen ditu, konfiantzan, elkarrekiko laguntzan eta onura partekatuan oinarritutako harremanak sortuz. 2023an martxan jarri zenetik, programak 50 bizikidetza intergenerazional baino gehiago ahalbidetu ditu, hau da, 15.800 gau baino gehiago konpainian, nahi gabeko bakardadea murrizten eta ongizate emozionala hobetzen lagunduz.
Ezagutu proiektua El Boulevarden
Proiektu hau bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzu El Boulevarden, maiatzaren 25eko astean, Plaza Nodalen.
🗓️ Maiatzaren 28tik 31ra
🕒 12:00–14:00 eta 16:30–20:30
Kuvuko taldeko kideak bertan egongo dira proiektua azaltzen, erabiltzaile berriak bilatzen, bere eragin soziala indartzen eta belaunaldiak nola konektatu zuzenean ezagutzeko jarduerak proposatzen.
Adina edozein dela ere… zure zain gaude!
