Gabonak gainean ditugu, eta hasi beharko dugu zein errezeta egin pentsatzen… baita haurrak nola entretenitu pentsatzen ere! Horregatik, hilabete honetako argitalpenean etxeko txikienekin batera errezeta gozoak prestatzeko ideiak eman nahi dizkiezu.
Turroizko mug cake
Mug cake-ak, hitzez hitz, katiluko tartak dira. Egia esan, katilu batean prestatzen diren bizkotxoak dira. Katiluan bertan nahasten dira osagaiak, eta katiluan bertan egiten da bizkotxoa. Ideia bikainak dira, prestatzeko oso errazak izateaz gain, traste gutxi zikinduko ditugulako eta denbora gutxi beharko dugulako, mikoruhin-labean egiten direlako. Zapore askotakoak egin daitezke, baina, Gabonetan gaudenez, turroizkoa egitea proposatuko dizuegu.
Osagaiak
- 1 arrautza
- 2 koilarakada azukre
- 4 koilarakada edari begetal
- 4 koilarakada irin
- 1/2 koilarakada legamia
- 25 g Xixonako turroi
- gainetik botatzeko azukre-hautsa
Prestaketa
1.- Katilu batean, arrautza eta xilitola nahastuko ditugu, harro geratu arte.
2.- Edari begetala gehitu eta nahastu egingo dugu.
3.- Irina eta legamia iragazi eta katilura botako ditugu, eta dena ongi batu arte nahastuko dugu.
4.- Azkenik, turroia apurtuta botako dugu eta dena zabaldu arte nahastuko dugu.
5.- Katilua mikrouhin-labean sartu eta gehieneko potentzian egingo dugu 2 minutuz. Denbora hori pasatu eta gero, txotx batekin ziztatuko dugu erdialdean eginda dagoen egiaztatzeko (mikrouhin-labearen arabera), eta egin gabe badago, beste minutu bat gehiago sartuko dugu.
6.- Azukre-hautsa gainetik botako dugu.
Oharrak:
- Turroia beste turroi batekin ordezka dezakegu, edo fruta freskoarekin, kakao-kremarekin…
- Egiteko denbora zertxobait alda daiteke mikrouhin-labearen arabera, labe batzuek beste batzuek baino potentzia handiagoa dutelako. Horregatik, modu onena 2 minutu sartzea da, eta gero nola dagoen egiaztatzea.
- Katilu bat baino gehiago egin behar badituzue, hobe da mikrouhin-labean banaka egitea, ez baita zaila egiteko denbora kalkulatzea.
Txokolate-turroi kurruskaria
Errezeta honetan etxean egindako txokolate-turroi kurruskari oso gozo bat egiten erakutsiko dizuegu, baina errezeta honek berak beste aldaera batzuk prestatzeko ere balio dizue; puztutako kinoa puztutako arrozarekin, hurrekin, almendrekin, pistatxoekin eta abarrekin ordeztu behar da.
Osagaiak
- 150 g % 72ko txokolate beltz
- 100 g anarkardo-krema (edo beste edozein fruitu lehorren krema)
- 1 koilarakada koko-olio
- 50 g kinoa puztu (edo arroz puztu)
Prestaketa
1.- Txokolatea zatitu eta mikrouhin-labean sar daitekeen ontzi batera botako dugu. Urtu egingo dugu 30 segundoko tarteetan, tarte baten ostean nahastu eta gero. 3. edo 4. aldia eta gero (potentziaren arabera), urtzen hasi dela ohartuko zarete, eta beraz, tartea murriztu egingo dugu, 10-15 segundora, txokolatea ez urtzeko. Garrantzitsua da tarte bakoitzaren ostean nahastea, geratutako beroarekin askotan urtu egiten baita.
2.-Txokolateari koko-olioa eta anakardo-gurina gehituko ditugu. Ongi nahastuko dugu, dena urtu eta nahaste homogeneo bat lortu arte.2.-Artatxiki puztua gehitu eta nahastu egingo dugu, artatxikia zabaltzeko.
3.-Silikonazko molde batera botako dugu, gutxi gorabeherako hatz bateko lodiera lortu arte. Kolpetxo batzuk emango ditugu nahastean ongi zabaldu eta burbuilak kentzeko.
4.- Hozkailuan sartuko dugu, gutxienez 2 orduz, gogortu dadin.
5.- Kontu handiz moldetik aterako dugu… eta jateko prest dago!
Oharrak:
- % 72ko txokolatearekin nahiko fuerte geratzen da; ez bazaizue hain fuertea gustatzen, kakao-ehuneko txikiagoa daukan beste txokolate bat erabil dezakezu. Edo txokolate esnedunarekin ere nahas dezakezue.
- Ukitu kurruskari hori emateko, hainbat osagai erabil ditzakezue: artatxiki puztua, arroz puztua, kinoa puztua, fruitu lehorrak, gailetak…
- Edozein fruitu lehorren gurina erabil dezakezue, bakoitzak bere zaporea emango dio: anakardoa, kakahutea, almendra, hurra…
Anima zaitezke errezeta hauek probatzea, ziur berriro egingo dituzuela! Badakizue El Boulevard-eko Eroskin aurkituko dituzuela behar dituzuen osagaiak. Eta ideia gehiago nahi izanez gero, ez galdu Gabonetako tailerraren bideoa. El Boulevard-en Instagram-en duzue, ziur proposamena gustatuko zaizuela!