Halloweeen hemen da berriz ere. Urtetik urtera festa honek jarraitzaile gehiago ditu eta ez da arraroa jendea mozorrotuta, etxeak apainduta eta neska-mutikoak Saria edo Ziria eskatzen ikustea. El Boulevar-en jaiarekin bat egingo dugu eta etxeko gazteenek
Trufa hauek, ikusgarriak eta barregarriak izateaz gain oso onak daude. Prestatzen badituzue arrakasta handia izango duzue!
Osagaiak
- 6 txokolate barrubetedun gailetak (Orea erakoak) + 2 apaintzeko
- Kakao eta ur krema koilarakadatxo 1
- 80 g txokolate beltz
- Azukre bolatxoak edo splinkles edo Lacasitos erako goxokiak begiak egiteko
Nola prestatu
1.- Birrindu 6 gailetak hauts bihurtu arte. Ez da beharrezkoa barrubetea kentzea.
2.- Kakao eta ur krema koilarakadatxo bat gehitu eta ongi nahastu; hasiera koilara batekin eta gero amaitzeko eskuekin errazago egiten da.
3.- Nahasketa homogeneo bat dugunean, bolatxoak egingo ditugu. Kantitate honekin 4 bolatxo aterako zaizkzigu.
4.- Hozkailuan ordu batez sartuko ditugu, edo hobeto, 20 minutu izozkailuan..
5.- Txokolate beltza zatitu eta mikrouhinean urtuko dugu. Lehenengo 30 segundo jarri, atera eta ongi nahastu. Hortik aurrera, 10 segundoko bero-kolpeak emango dizkiogu, ondoren nahastuz, batzuetan txokolateak berak hartzen duen beroarekin urtzen da
6.- Bolatxoak txokolatean sartu eta laberako paper baten gainean kokatuko ditugu.
7.- Erreserbatuta genituen gailetak hartu eta baztertu. Kendu barrubiguna eta ondoren, kontu handiarekin, erditik bananduko dugu bakoitza, egoak egiteko. Gaileta zatiak bolatxoen alde bakoitzean sartu behar ditugu.
8.- Begiak egiteko fondant txuria har dezakegu eta bolatxoak egin. Tartak apaintzeko erabiltzen diren bolatxoak ere erabil ditzakegu, edo Lacasitos erako goxokiak. Trufetan itsatsiko ditugu begiak izango balira moduan. Begiaren zati beltza egiteko errotul
9.- Hozkailuan gordeko dugu txokolatea gogortzeko.
Halloween izugarri bat osatzeko, tailer bat egingo dugu Eroskiko sukaldaritza gelan ostiral honetan, hilak 28. Saguzar hauez gain, beste errezeta gozo eta izugarri batzuk prestatuko ditugu. El Bouleverd-eko sare sozialeten ikusi ahal izango duzuen egun
Oraindik Gabonetako tailerra daukagu, beraz ez despistatu eta ez galdu zuen tokia. Zuen zain egongo gara!