Gozatu Vitoria-Gasteizko txoko zoragarriez eta murgil zaitez bertako ingurune naturalean, bere kaleetako kulturan eta bat egin bertako pertsonen poztasunarekin esperientzia bakar batean. Eta noski… Ezin du falta shopping esperientzia bat! Gure Merkataritza-gunean era guztietako denda sorta zabala daukagu.
Zer egin eta bisitatu?
Hiriak eta inguruek eskaintza zabala dute gozatzeko. Vitoria-Gasteizekin harri eta zur geratuko zara!
Bizitu Vitoria-Gasteizko kultura eta festak
- San Prudentzio eta Estibalizko Gure Ama, apirilaren 27an eta 28an.
- Santiago festak – Blusen eta nesken eguna, uztailaren 25ean.
- Andre Maria Zuriaren jaiak, abuztuaren 4tik 9ra.
- Olarizuko Erromeria, irailaren 12an.
- Dantza plazan, irailaren 9tik 16ra.
Ezagutu bere gastronomia aukera eta kalitatea
- Ezin duzu galdu tamaina txikiko gastronomia-esperientzia, Vitoria-Gasteizen “PINTXOAK jatera joan” deitzen duguna, Arabar Errioxako ardo eta txakolin saritu eta askotarikoak dastatuz.
- El Boulevard-eko Eroskin gure sukaldaritzako gastronomia-produktu asko aurkituko dituzu (Idiazabal gazta, Añanako gatza, olioa, perretxikoak, barraskiloak, Arabar Errioxako ardoak, Arabako txakolina…), eta gure jatetxeetan ere dastatu ahal izango dituzu.
Hiri berdea eta jasangarria
- Gozatu kirol jarduera ugariz (saskibaloia, futbola, xendazaletasuna, bizikleta eta btt edo euskal kirolak), batzuk naturan egiten dira, adibidez, hiria inguratzen duen “eraztun berde” famatuan. Kontsultatu jardueren agenda.
- Vitoria-Gasteizko egonaldiaz gozatu nahi baduzu, oso ongi etorriko zaizkizu informazio praktiko hau eta “GREEN” deitzen diogun jasangarritasunaren hirian aurrera-atzera ibiltzeko gomendio hauek.