Skip to main content

El Boulevard Merkataritza Zentroak gizartea, ekonomia eta ingurumena modu aktiboan eta borondatez hobetzen laguntzeko konpromisoa betez, gizarte-erantzukizun korporatiboa funtsezko ardatzetako bat da berarentzat. Horrela, ekimen solidarioetan eta gizarte-, kultura- eta ingurumen-ekimenetan parte hartu eta laguntzen du.

El Boulevard zentroa, beraz, Gasteizko hiriarekin eta bere biztanleekin konpromisoa duen zentro bizi gisa finkatu da, betiere harremanak aberasteko helburuarekin, garapen iraunkorra lor dadin. Boulevard zentroak irabazi.asmorik gabeko hainbat elkarterekin aritzen da elkarlanean zenbait modutara:

  • Sentsibilizazio-ekintzak antolatuz, boluntarioak erakarriz eta biztanleek erakunde horiek osatzen dituzten sailek garatutako proiektu, kanpaina eta ekintzak hobeto ezagutu ditzaten lagunduz.
  • Eremuak edo hutsik dauden lokalak lagaz, elkarteek beren informazio-lana egin dezaten.

Laguntzaileak

Boulevard zentroak kirol-jarduerak sustatzen eta haien antolaketan laguntzen du, baita kultura- eta gizarte-ekitaldietan ere, gu gauden erkidegoarekin harremanak sustatzeko helburuarekin. Horrekin guztiarekin modu positiboan lagundu nahi da gure inguruan gizarte-politikak, iraunkortasun-politikak eta herritarrek parte hartzeko politikak garatzeko.

  • Herritarrek parte hartzeko eta auzokoek laguntzeko jarduerak antolatuz.
  • Gure instalazioak lagaz, taldeek herritarrengana hurbiltzeko topaleku eta eremu gisa erabil ditzaten.
  • Kultura-plataforma bat izanez, hainbat erakusketa erakusteko eta edozein jarduera antolatzeko: Txapelketak, turismo-azokak, ezkongabeen azokak, unibertsitaterako orientazio azokak, prestakuntzazkoak, artisautza eta gastronomia azokak, musika- eta dantza-emanaldiak, ibilgailu klasikoen azoka, motor eta autoen kontzentrazioa, erakusketak, erromatar merkatua, desfileak, lehiaketak eta abar.
Tiendas
Restauración
Ocio
Cómo llegar