Gaur argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean apirilaren 19ko 286/2022 Errege Dekretua, Osasun Ministerioarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisian maskarak nahitaez erabili beharra aldatzen duena, gaur, apirilak 20, asteazkena, hasita indarrean.
Jarraian, kontuan hartu beharreko alderdi nagusietako batzuk nabarmenduko ditugu:
Gomendatzen da maskara arduraz erabiltzea pertsonak ibiltzen diren edo denbora luzez egoten diren erabilera publikoko espazio itxietan. Era berean, ekitaldi jendetsuetan maskara arduraz erabiltzea gomendatzen da.
Lan-ingurunean, oro har, ez da nahitaezkoa izango maskarak erabiltzea. Hala ere, laneko arriskuen prebentzioaren arloko arduradunek, lanpostuaren arriskuen ebaluazioarekin bat etorriz, lantokian edo lantokietako espazio jakin batzuetan ezarri beharreko prebentzio-neurri egokiak zehaztu ahal izango dituzte, maskarak erabiltzea barne, aipatutako ebaluaziotik eratortzen bada.
Edozein zalantza, argibide edo iradokizunetarako, beti bezala, zuen esanetara gaude Gerentziako bulegoan, 945 15 54 40 telefonoan edo el-bouIevard@el-boulevard.com helbidean.