Skip to main content
AktualitateaBerriak

2023a El Boulevarden hasiko da merkataritza mailako berrikuntza handiekin eta espero diren urtarrileko merkealdiekin

By 2023eko urtarrilaren 3aNo Comments2 Irakurketa-minutuak

Ohitura bihurtu den moduan, urtarrilari merkealdiarekin ekingo zaio, eta hainbeste gustatzen zaizuen hori askoz ere prezio tentagarriago batean eskuratzeko aukera izango duzue. El Boulevard-en badakigu eta horregatik prestatzen gara, urteroko moduan, geurean hartu eta mauka onenen artean aukeratzen laguntzeko. Urte berri honetan denboraldiko ohiko eskaintzez gain, berrikuntzak eta ilusio handia egingo dizuten denda berrien irekierak ere baditugu.

Mimma Gallery

Dekorazioa eta interiorismoa gustatzen zaionarentzat edota etxe bikain bat eduki nahi duenarentzat, albiste on bat daukagu: Mimma Gallery-k denda berria irekiko du Merkataritza-gunean, lehen Douglas zegoen lokalean. Saltoki honetan, diseinu propio mordoa aurkituko duzu espazio erabat bakarrak eta esklusiboak sortzeko abangoardiako joerekin: sofa pertsonalizagarriak, diseinuzko lanparak, kanapeak, lastairak atseden hartzeko azken  teknologiarekin, azken xehetasuna ere landutako alfonbrak eta etxeari pertsonalitate bereziarekin jazteko elementu apaingarrien sorta zabala.

JOTT (Just over the top)

Oso gutxi falta da El Boulevard-era JOTT iristeko, luma ultraarinengatik hain ezaguna den marka frantsesa, erabilera asko dituzten, erosoak, estilotsuak eta adin guztietarako  balio duten modeloekin. Inaugurazio horri adi-adi gaude, eta laster esango dizuegu noiz izango den irekiera. Oraingoz esan diezazuekegu JOTT lehen Multiópticas zegoen tokian irekiko dela, lehen solairuan.

CITEES

Gogoratu nahi dizuegu duela hilabete gutxi El Boulevard-eko familiara kide berri bat gehitu zela, Citees, diseinuzko elastikoen marka dibertigarria. Gasteizen ireki zuen lehen dendak arrakasta handia lortu baitzuen, bere originaltasunarekin eta prezio erakargarriekin. Nahasketa ezin hobea arrakasta lortzeko. Joan al zara bertara?

Gehiago eta hobeto

2023an, El Boulevard berritu egingo da eta kontsumo-errealitate berrirako eta gure publikoaren eskaeretarako prest jarri eta hartara moldatuko gara. Horregatik, eskaintza eta marken aukera handituko dguu, gure Zentrora datozen bisitarien eta bezeroen beharretara, gehiago eta hobeto, egokitzeko.

Tiendas
Restauración
Ocio
Cómo llegar
Centro Comercial El Boulevard
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientziarik hoberena eskaintzeko. Cookieen informazioa nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio betetzen dituzte, hala nola ezagutu egiten zaituzte webgunera itzultzen bazara, edo gure taldeak webguneko zein atal interesatzen zaizkizun eta erabiltzen dituzun ulertzen laguntzen die.