Ostirala da lerro hauek idazten ari naizenean, eta nahiz eta nekatuta egon aste oso mugitua izan delako, pozez txoratzen nago. Atzo gauean amaitu genuen udazken-neguko denboraldiko kanpaina. Eta zenbat gozatu dudan! Horrelako proiektu batek lan-ordu asko eskatzen ditu, baina emaitza, dena bere bidean badoa, ederra izango da.
Nola egiten dugun azaltzea nahi duzu? Ea bat, ekin diezagun!
Duela hiru aste castingarekin hasi ginen. Kasu honetan, modeloak merkataritza-guneko langileak izatea nahi genuen. Familia handi bat gera eta horixe zen transmititu nahi genuen kontzeptua. Hautagai asko aurkeztu ziren. Alabaina, bihotza lapurtu digun familia bat gustatu zitzaigun: Jaione, Jose eta Levy txikia.
Modeloak hautatu eta gero, estilismoak aukeratzeko gairaia zen. Horretarako, niretzat oso garrantzitsua da jantzi behar ditudan pertsonen fisikoa aztertu eta nolako energia darien jakitea, mezuarekin bat datozen ehunak eta koloreak aukeratzea eta joeren berri ematea. Hori dela eta, kotoiaren moduko ehun naturalak aukeratu nituen, eta kolore epelak.
Bildumak ikusten hasteko unea iritsi zen. Bilatu eta bilatu aritu nitzen konbinazio egokia aurkitu arte. Ez da lan erraza, ez zarelako pertsona bakar baten lookaren bila ari, eta hiru modeloen lookak koherenteak eta armonikoak izan behar dute.
Styling, Boston, C&A eta 7Camicie dendetako bildumetan aurkitu nituen lookei forma emateko gakoak. Eta hori dena Bijou Brigitte-ko osagaiekin eta Megacalzado-ko oinetakoekin apaindu nuen
Jaionerentzat beroki eta kirol-jertse oversize bat, bootcut galtzak (belauneraino estuak eta kanpai txiki bat orkatileraino) eta mokasin katedunak aukeratu nituen. Osagai gisa oso egokiak iruditu zitzaizkidan artilezko gorroa eta ehun iragazgaitzezko motxila.
Joserentzta look fresko eta koloretsu bat aukeratu nuen, eta bertan ezinbesteko elementu bat zen txalekoa. Botek, berriz, puntu perfektua eman zioten.
Eta azkenik, baina ez garrantzia txikiagoa duelako, Levyrentzat galtza bakero batzuk aukeratu nituen hartzatxoak zituen jertse batzuekin eta zapatila beltz batzuekin. Jateko modukoa zegoen!
Jaioneren jantziak
Kirol-jertsea eta oversize berokia Styling
Galtza bakeroak edo denim C&A
Mocasinak Megacalzado
Motxila eta gorroa Bijou Brigitte
Joseren jantziak
Galtza bakeroak, kirol-jertsea eta txalekoa Boston
Alkandora 7Camicie
Botak Megacalzado
Levy txikia
Galtza bakeroak, jertsea eta jaka C&A
Zapatilak Megacalzado
Eta amaiera bikain bat emateko: Shooting-a edo argazki-saioa. Dena oso ongi joan zen eta, nahiz eta Jose eta Jaione urduri samar egon hasieran, berehala ikusi zen bere saltsan zeudela. Eta zer esan Levyri buruz! Txapeldun baten moduan portatu zen!
Hona hemen emaitzaren adibide bat. Oso pozik nago. Nire beste gustatzen zaizu?
Datorren hilera arte!
Izan zoriontsu!
Inma Espizua