Ezagutu bilduma eta joera berriak zure look-ak eta baita zure etxea ere udazken honetan berritzeko

Udazkena Vitoria-Gasteizera iritsi da, eta El Boulevarden dena prest daukagu denboraldi berriari ongietorria emateko. Urtaroa aldatzea beti da aitzakia ona denboraldi berriak dakartzan nobedade eta bilduma guztiak ezagutzeko.
Gure moda-dendetan emakume, gizon eta txikientzako bilduma berriak aurkituko dituzu, baita oinetakoak, osagarriak, kirol-moda eta armairua berritzeko behar duzun guztia ere. Eta ezagutu gure etxerako dendetan udazken honek dekorazioan, teknologian eta oparietan dakartzan joera berriak.
Look berriak. Dekorazioko joera berriak. Eta, batez ere, zu berriz ikusteko gogo berriak!
Zure denda gogokoenak berriz ezagutzea, ezinbesteko bihurtuko diren produktu berriak aurkitzea eta El Boulevarden zure aisialdi-uneez gozatzea nahi dugulako.
Erosketak egitera etortzea ere gozatzeko aukera denez, etenaldi bat egin dezakezu gure jatetxe eta kafetegien eskaintzaz gozatzeko, gure aisialdi-proposamenak ezagutzeko eta zinemako azken estreinaldiez Yelmon gozatzeko. Gainera, familian une ederrez gozatu ahal izango duzue El Boulevarden eskaintzen ditugun doako familia-zerbitzuekin.
👉 Zatoz El Boulevardera eta hasi denboraldi berria gurekin!
