Skip to main content
AktualitateaBerriakUncategorized @eu

BIZI SANTIAGO ETA ANDRE MARI ZURIAREN JAIAK BOULEVARDEN ESKUTIK

By 25 de July de 2023July 26th, 2023No Comments2 Irakurketa-minutuak

Aurten Santiago ospakizunarekin…Gasteizko IV. Upelen Lasterketa iritsi da!

20 talde baino gehiago lehiatuko dira Eguren Ugarteren 225 litroko upela lortzeko. 10:30ean Plaza Berrian izango den ekitaldian. Upelaren alde borrokatzeaz gain, sailkatutako taldeek beste sari batzuk jaso ahal izango dituzte, hala nola Arabako Errioxa eta Arabako Txakolina ardo paketeak edo Arabako Errioxan bizipenez gozatzeko aukera izango dute 11:45ean egingo den sari banaketan.

Aurten gunea lasterketa honen kolaboratzaileetako bat da, Valentziako Kriptonita tzarangarekin hasiko dena kuadrillen desfilea irekitzeko eta Paul Urkijo izango da hasiera emango duena 11:00etan, Plaza Berrian.

Aurten abuztuaren 4tik 9ra izango diren Andre Mari Zuriaren Jaien aurrekari bihurtu den lasterketa da hain zuzen ere. Boulevardetik berriro arituko gara kamiseta banaketarekin, ez zaitez alerik gabe geratu!

Gainera, Blusa eta Nesken Kuadrillekin ere elkarlanean arituko gara festetan eta baita Pilota Jaialdiarekin ere, abuztuaren 7an izango dena eta BIKOTE EMAKUME ETA PROFESIONALEN kategoriak izango dituena. Jaialdia Foruen plazan izango da, 3 orduko iraupena du eta bertan bi partida izango dira estrainekoz:

  1. Lehen partida: Emakumezkoak eskuz binaka
    2. Bigarren partida: profesional hauen parte hartzearekin:

IVES SALAVERRY XALA – IVAN AZANZA  / IKER ARRETXE – ANTTON APEZETXEAren aurka.

Jaialdiak irauten duen bitartean, bertaratzen den publikoak ARABAKO ERRIOXAKO ardo beltz dastaketaz eta PINTXO batez gozatu ahal izango du. Partiden amaieran, jokalariei sariak banatuko zaizkie eta baita ikusleei hainbat sari eta opari ere (zozketa bidez).

Hemen kontsulta dezakezu jaietako egitaraua.

Blusa eta Nesken Egun zoriontsua!

Tiendas
Restauración
Ocio
Cómo llegar